
Aste Nagusia dela eta bazkideei harrera Ibaiganen
Aste Nagusia dela eta bazkideei harrera Ibaiganen
2017ko Aste Nagusia dela eta, eta urtero instituzioen ordezkariekin egiten den bezala, Athletic Cluba Bazkideen…
2017ko Aste Nagusia dela eta, eta urtero instituzioen ordezkariekin egiten den bezala, Athletic Cluba Bazkideen ordezkaritza bat hartu nahi du Ibaiganen datorren asteazkenean, abuztuak 23, 12:15etan.
Horretarako, apuntatzen diren Bazkide guztien artean 30 leku zozketatuko dira. www.athletic-club.eus webgunearen Bazkideen Txokoan apuntatu beharko dira abuztuaren 16tik, asteazkenetik, 09:00etan abuztuaren 18ra, ostiralera, 12:00etan.
Betebeharrak:
Athletic Clubeko Bazkide izan.
Bazkide izaera aldi baterako kenduta ez izan.
Adinez nagusi izan.
Prozesuaren pausuak:
Bazkideen Txokora sartzeko Bazkide kodea eta PIN zenbakia idatzi.
Aste Nagusi Harrerara joan lotura sakatu.
Posta elektroniko helbide bat eta teléfono zenbaki bat adierazi.
Baldintzak:
Zozketak lehenengo saritutako Bazkide bat ezarriko du eta beste hogeita bederatzi saritutako Bazkideak eskaera ordenean gaineratuko dira.
Klubak hogeita hamar saritutako Bazkideak kontaktatuko ditu etorriko direla konfirmatzeko.
Ezin izango da etortzeko eskubidea beste inori eman, Bazkide izan edo ez izan. Sartzeko NAN edo pasaportea erakutsi beharko da.
Leku eta antolakuntza arrazoi direla eta, ezin izango da lagunekin etorri.
