
Replay, David Safier, Letrak eta Futbola
Replay, David Safier, Letrak eta Futbola
Letrak eta futbola izeneko literatura eta futboleko topaketen harira, Athletic Club Fundazioak Replay ipuina argitaratuko…
Letrak eta futbola izeneko literatura eta futboleko topaketen harira, Athletic Club Fundazioak Replay ipuina argitaratuko du. David Safier alemaniar idazle ospetsuak idatzi du, ekitaldi horretarako.
Idazlan horrek zerbait berezia du, ametsak gertatzen diren lekuan idatzita dagoelako: San Mames estadioko zelai erdian. Horretarako, Athletic Club Fundazioak mahai bat prestatu zuen, idazmakina batekin, San Mameseko zelai erdian 2017ko abuztuaren 7an. Gainerakoa, David Safierren esku geratu zen. Zelaiak ikara ematen al du? Inspiratu? Kontakizunari lekuaren izpiritua kutsatzen dio?
Emaitza paperean irakurri ahal izango da azaroaren 13tik aurrera. Data horretan, ipuinaren 20.000 ale zabalduko dira; dohainik banatuko dira liburutegietan, liburu-dendetan eta Bilboko beste kulturgune batzuetan. Gainera, letrasyfutbol.com webgunean ere eskuragarri egongo da, hilaren 20tik aurrera.
Futbol izarra izateko aukera eduki zuen pertsona baten istorio dibertigarria da Replay. Pertsonaiak, baina, aukera hori galdu zuen eta bizitza osoa darama denboran atzera egiteko eta gauzak aldatzeko gogoz. Zer gertatuko litzateke benetan egin ahal izango balu?
Bestalde, idazleak esperientzia horretaz arituko da urriaren 10ean, 19:30ean, San Mames VIP gunean (sarrera 12. atetik), 2017ko Letrak eta futbola programaren aurkezpena dela eta.