undefined

Gazte Abonoa, erritmo onean

Gazte Abonoa, erritmo onean

Gazte Abonorako izena emateko epea zabaldu zenetik hamar egun beteta, San Mamesen gazteriaren asistentzia sustatu…

Gazte Abonorako izena emateko epea zabaldu zenetik hamar egun beteta, San Mamesen gazteriaren asistentzia sustatu eta errazteko aldera abian jarritako ekimena erritmo onean aurrera doa, eta dagoeneko erabilgarri dauden denboraldi erdiko 900 abonoetatik erdia saldu da.

Gazte Abonoa hurrengo urtarrilaren 26an, ostiralean, 21:00etan, Eibarren aurkako partidan martxan jarriko da. Armaginen kontrako derbia Liga Txapelketako bigarren itzulian etxean jokatuko diren hamar partidetatik lehendabizikoa izango da.

Gazte Abonoak 150 euroan etxeko horiek guztiak ikusteko aukera ematen du, baita Europa Leaguerako sarrera erosteko eskubidea ere, prezio berezian, baina Klubak ez du Goi Hego Harmailako eserlekua bermatzerik izan aurkariaren zaleek eskubidetzat duten sarreren kopurua agortuz gero.