
Doako sarrera bazkideentzat 2017/18 Europa Leaguen
Doako sarrera bazkideentzat 2017/18 Europa Leaguen
Athletic Clubek erabaki du, aparteko neurri gisa, bazkideek doako sarrera izango dutela 2017/18 denboraldia amaitu…
Athletic Clubek erabaki du, aparteko neurri gisa, bazkideek doako sarrera izango dutela 2017/18 denboraldia amaitu arte San Mamesen jokatu daitezkeen UEFA Europa Leagueri dagozkion partidetan.
Beraz, otsailaren 22an, ostegunean, 21:05ean, San Mamesen Moskuko Spartak taldearen aurka jokatuko den partida doakoa izango da bazkideentzat eta zelaira sartzeko betebehar bakarra bazkide-txartela eramatea izango da.
Halaber, aurreko europar kanporaketetan bazkide-txartelen aktibazioa eta erabilpenaren ondorioz bazkideek pilatutako %35-aren hobaria mantenduko dute, beti ere bere sarreraren prezioari dagokiona.
Arestian aipatzen den deskontua, Moskuko Spartaken aurka bazkide-txartela erabiltzen baldin bada, ordainpeko hurrengo partidan erabil daiteke, bai Klubeko Egun Erdian edo hurrengo denboraldietako europar kanporaketaren batean.