Athletic Club

2018-19 Kimuen hautaketa prozesuaren amaiera

2018-19 Kimuen hautaketa prozesuaren amaiera

Athletic Clubek dagoeneko 2018-19 denboraldirako kimuen hiru taldeetan arituko diren jokalarien hautaketa osatu du. Prozesuaren…

Athletic Clubek dagoeneko 2018-19 denboraldirako kimuen hiru taldeetan arituko diren jokalarien hautaketa osatu du. Prozesuaren amaieran, Kluba bildu da asteotan Lezamako lan saioetan eta zenbait lagunarteko partidetan parte hartu dituzten benjamin mailakoekin, azkenean hautatuak izan ez direnak. Ehun mutiletik gora euren familiekin San Mames barruko txoko eta sekretuez gozatzeko zuzeneko aukera izan dute. Teknikari zuri-gorriek eskarmentu honetan erakutsitako dedikazioa eskertu ez ezik, bere bilakaerarekin eta bakoitzaren klubetan ibilbide futbolistikoarekin segitzera ere bultzatu die, beste aukera baten zain.