undefined

Kontratuen planifikazioa

Kontratuen planifikazioa

CIES Football Observatory-k 2017/18 denboraldian argitaratu duen kontratuen politikari buruzko ikasketa baten arabera, haien iraupenaren…

CIES Football Observatory-k 2017/18 denboraldian argitaratu duen kontratuen politikari buruzko ikasketa baten arabera, haien iraupenaren inguruan, Athletic Club Ligako zortzigarrena da (hogeita seigarrena Europako bost txapelketa handietan), batez besteko 2,59 urteko iraupenaz kontratu bakoitzeko gizonezkoen lantaldean. Zerrendaburua Bartzelona da (3,23), eta haren atzetik daude Real Madril (3,19), Atletico Madril (3,00), Real Sociedad (2,82), Betis (2,60), Valentzia (2,60) eta Villarreal (2,59, azken hau zuri-gorriekin berdinduta). Horiek guztiak Athleticen gainetik daude europar klub batzuk bezala, hala nola Manchester City (2,89), Liverpool (2,85), Dortmund (2,71), Olympique Lyon (2,63) edo Milan (2,63). Liga bakoitzean, aipaturiko Bartzelonaz gain, Tottenham (3,18) Ingalaterran, Lille (3,18) Frantzian, RB Leipzig (2,96) Alemanian eta Erroma (2,95) Italian dira lehenak.

Honek esan nahi du kontratuen gainerako batez besteko luzapena Athleticeko lantaldearen barruan posizio ertain batean dagoela eta, hasiera batean hori horrela ikusita ez dago ondorio berezirik egin behar gure klubari dagokionez, are gutxiago kontratuen iraupenaren erruz etorkizun ekonomikoa arriskuan jartzeari buruzkoak. Izatekotan, azter liteke Athletic bere kirol filosofia bakarragatik ez ote den zerrendaren leku aipagarri batean egon behar. Iraupen arrunta. Halaber, lehiakideekin alderatuta Athleticek duen merkatu murriztuaren barruan bere jokalarien jarraipena, ahal den neurrian, babestu eta bermatzeko beharra dauka. Testuinguru honetan, etorkizunak eta zentzuak planifikazioaren funtsezkoa izan behar dute. Estatistika honetan lantalde osoa zenbatu beharrean, ohiko hamaikakoan arreta jartzen badugu, Athletic Ligako laugarrena da eta Europako bosgarrena (Liverpool eta Milanekin berdinduta). Hau da, Klubaren epe ertain eta luzera etorkizuna bermatu eta babesteko borondatea, pisu handiko eta hamaikakoan ohikoak diren futbolarien kontratuen iraupenetan gauzatzen da. Athletic lantalde osoko 2,59tik ohikoak direnen batez bezteko 3,32 urtera aldatzen da, 0,73 puntuko aldea eta hirugarren altuena, Atletico Madril (3,00tik 3,95era) zerrendaburua delarik.

Egoera hau dela medio, iraupen luzeko berritzeek garrantzi handia dute epe ertainean zutabe izateko printzipioz deituak diren jokalarietan, berebiziko eginkinzuna dutenak, gazteak izan arren. Hortaz, adibidez, ez da kasualitatea Kepa Arrizabalaga, Iñaki Williams, Cordoba, Iñigo Martinez, Nuñez eta Yeray jokalariak kontraturik luzeenak eta deuseztatze klausula handienak izana.