Genuine taldea, San Mamesen
Liga Genuine taldeko jokalari eta teknikariak San Mamesen egon ziren atzo, hilaren 26an, Athletic Club-Villarreal…
Liga Genuine taldeko jokalari eta teknikariak San Mamesen egon ziren atzo, hilaren 26an, Athletic Club-Villarreal CF partida ikusten. Athletic Club Fundazioaren taldeak bere lehen pausoak eman ditu. Lantaldea eta teknikariak batu dira aurtengo erronkak prestatzen hasteko, batez ere 2018-2019 Liga Genuinerako. Taldea osatzeko orduan, Athletic Fundazioak Gaude, Geu Be, Gorabide, Adizmi eta Fundacion Sindrome de Down bizkaitar elkarteen laguntza dauka.

