San Mameseko soropila aldatuko da
Azaroaren 7az geroztik egun San Mamesen dagoen soropila aldatuko da larunbat honetan, hilaren 3an, MTV-ren…
Azaroaren 7az geroztik egun San Mamesen dagoen soropila aldatuko da larunbat honetan, hilaren 3an, MTV-ren kontzertua dela-eta jasango dituen kalteen ondorioz.
Aldaketa amaitzean, 7.500 metro koadro ezarriko dira, soropil hibridoz eta sare-begiz osaturik, Cáceresen hazi direnak. Belarra prest egongo da azaroaren lehen hamabostaldian jasotzeko, garraiatzeko eta San Mamesen ezartzeko.
Gaur egungo soropila kentzeko eta berria ezartzeko, jatorrizko substratua hobeto eta berdindu ostean, arestian aipaturiko kontzertua amaitu eta hurrengo bi asteetan zehar burutuko dira. Helburua da soropila berme osoarekin erabiltzea San Mamesen Getafe CF taldearen aurka hilaren 25ean, 12:00etatik aurrera, jokatuko den LaLigako norgehiagokan.