undefined

Athletic Cluben gezurtapena

Athletic Cluben gezurtapena

Athletic Clubek gezurtatu nahi ditu bere bazkideen aurrean gaurko egunean hainbat hedabidek argitaratu dituzten berri…

Athletic Clubek gezurtatu nahi ditu bere bazkideen aurrean gaurko egunean hainbat hedabidek argitaratu dituzten berri batzuk:

Alberto Uribe-Echevarria batzakide dimitituaren balizko presentziaz Ibaiganen burutu zen bileraren inguruan, erakunde honek gogora ekarri nahi du Alberto Uribe-Echevarriak batzakide-kargua utzi duela hauteskunde prozesua martxan ipini zenetik eta, beraz, ez duela inolako jarduerarik egiten eta ez duela parte hartzen klubeko instalazioetan burutzen diren bileretan.

Klubak Ibaiganen dokumentazioa eman duela argitaratu diren informazioen inguruan, erakunde honek adierazi nahi du ez duela inolako eskakizunik jaso eta ez diola inongo bazkideri inolako ekonomia- edo finantza- dokumentaziorik eman.

Athletic Clubek bazkideen eskura dauka azken Ohiko Batzar Nagusian onartu zen dokumentazio guztia -fisikoki klubean bertan eta euskarri digital ezberdinetan-, zehatza eta auditatua, bikaintzat hartzen dugun Klubeko ekonomia- eta ondare- egoerak islatzen dituena. Aurtengo ekainaren 30ean, 134 milioi euroko ondare garbia dago eta, aldi berean, 76 milioi euroko hornidura, guzti hau 2018-2019 ekitaldirako 60,2 milioi euroko aurrekontu barneko superabita kontuan hartu barik.

Arestian gezurtatu ditugun informazioen harira eta Kluba murgildurik dagoen hauteskunde prozesuaren baitan, Athletic Clubek gogoratu nahi du indarrean dagoen legeria dela klubeko Presidentetzarako hautagaia izateko betebeharrak zehazten dituena, erakundearen Estatutuekin batera. Hauen artean dago bere agintaldiaren hasieran urteko gastuen aurrekontuaren %15 abalatzeko derrigortasuna, 1990az geroztik Kirolaren Legeak ezartzen duenez. Aipaturiko data horretaz geroztik Athletic Clubeko Zuzendaritza Batza guztiek bete dute betekizuna.