undefined

Animoak Alex Txikonentzat

Animoak Alex Txikonentzat

Athletic Clubeko emakumezkoen zein gizonezkoen lehen lantaldeek beren animoak helarazi nahi izan dizkiote Alex Txikon…

Athletic Clubeko emakumezkoen zein gizonezkoen lehen lantaldeek beren animoak helarazi nahi izan dizkiote Alex Txikon alpinista bizkaitarrari, egun murgildurik dagoena K-2ra oxigenorik gabe igotzeko ahaleginetan.

Lezaman izandako solasaldi labur batean, Ainhoa Tirapu eta Markel Susaeta kapitainek kamiseta pare bat sinaturik eman diote berehala Nepalera abiatuko den Eneko Garamendi alpinistari, gainerako espedizio-kideekin partekatzeko.

Ekitaldian Aitor Elizegi presidentea eta Zuzendaritza Batzako hainbat kide, Jose Anjel Iribar, Manolo Delgado, Rafa Alkorta, Andoni Ayarza eta talde bietako teknikariekin batera presente egon dira.