undefined

Esker ona Fundazioaren boluntariotzaren lanari

Esker ona Fundazioaren boluntariotzaren lanari

Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak, Mikel Martinez presidenteordearekin eta Athletic Club Fundazioaren presidentea den Juan…

Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak, Mikel Martinez presidenteordearekin eta Athletic Club Fundazioaren presidentea den Juan Carlos Ercorecarekin batera, bilera bat egin du, Athletic Club-Sevilla FC partidaren atarikoetan, San Mameseko Laguntza-Programaren baitan diharduten boluntarioekin, klubaren izenean burutzen duten lan altruista eskertzeko.

Hogeita hamar gazte inguru, adinez 35 urte beherakoak, peto berdeekin eta BOLUNTARIOA hitza bizkarrean, partida hasi baino ordu eta laurden lehenagotik zain daude Katedraleko ate guztietan mugikortasun urriko pertsonak laguntzeko. Euren lana mugikortasun urriko pertsonak dagozkien jesarlekuetara laguntzea da, sarbidea erraztuz.

San Mameseko Laguntza-Programa 2013/14 denboraldian hasi zen, zelai berriaren inaugurazioaren eskutik, eta mugikortasun urriko ia 50 pertsonentzako zerbitzua eskaintzen da gaur egun, gurpil-aulkian daudelako, adineko pertsonak direlako edota beste edozein arrazoiarengatik mugikortasun urria dutelako.

San Mameseko atarte batean egin den ekitaldian, Elizegik esker on hitzak helarazi dizkie eta, ostean, Martinez eta Ercorecarekin batera Athletic Club Fundazioaren Boluntariotza Programaren partaideekin solasaldia izan dute. Halaber, Lantegi Batuak elkartearen laguntzari esker adimen-desgaitasuna duten hiru pertsona mugikortasun urriko pertsonak laguntzen dituen talde honen kideak dira.

Azken finean, programa honetan parte hartzean lan- eta gizarte-inklusioaren aldeko urratsak ematen dira, eta baita aisia-jarduerarako sarbidea errazko orduan ere.

Fundazioaren Boluntariotza taldeko partaidea izan nahi duten orok, bete dezakete ondoko loturan dagoen inprimakia: https://www.athletic-club.eus/eu/fundazioa/zer-da/boluntariotza