undefined

Jokalarien bilakaera

Jokalarien bilakaera

Oihan Sancet: jada lau hilabete bete ditu ezker belauneko Aurreko Lotailu Gurutzatuaren ebakuntza egin zitzaionetik…

Oihan Sancet: jada lau hilabete bete ditu ezker belauneko Aurreko Lotailu Gurutzatuaren ebakuntza egin zitzaionetik eta gero eta lan karga gehiago pilatzen ari da, bai bolumen aldetik eta baita intentsitate aldetik ere. Arazorik gabe.

Mikel Rico: berregokitzapen prozesuarekin segitzen du, karga gutxirekin orain arte, hurrengo asteotan handituko duena.

Iñigo Lekue: ebakuntzaren osteko hasierako aldiaren ostean (hiru aste) gero eta ariketa gehiago egiten ari da bere berregokitzapen funtzionala betetzeko. Arazorik gabe.

Raúl García: zelaian lasterka jarraitua egiteari ekin dio eta bilakaera arina dauka eskuin hankako soleoan duen lesioa.

Aritz Aduriz: eskuin belaunean jaso zuen kolpearen bilakaeraren ostean eta belauneko zartadura arin baten ondorioz, badaezpadako neurri gisa taldetik at egongo da, lan fisiko kontrolatuarekin, sendatze prozesu osoa amaitu arte.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK