undefined

Marka historiko baten meritu partekatua

Marka historiko baten meritu partekatua

Klubak, emakumezkoen lehen taldeak Kopako final-laurdeneko kanporaketa bat urtarrilaren amaierako asteazken batean, negu betean, San…

Klubak, emakumezkoen lehen taldeak Kopako final-laurdeneko kanporaketa bat urtarrilaren amaierako asteazken batean, negu betean, San Mamesen jokatu behar zuela erabaki zuenean, babes zabala izango zuelakoan zegoen: Bizkaiko gizartearena.

Eragozpen, arazoen, zorigaiztoen eta ustekabekoen aurrean, bazegoen Kluba ziur egotearen uholde azpian, gizartearen gehiengo zabalarekin lotura zuena, San Mamesera joateko prest zegoen jende pilo bat gure lehoi emeei babesa ematera eta emakumezkoen futbolaren eta genero berdintasunaren aldarrikapena alde egitera, zehaztu gabeko kopurukoa.

Klubak bazekien zale zuri-gorria bere alde zegoela, jakina, baina gizartearen erantzuna egundokoa izan da, eta aldez aurretik pentsatu zena gainditu da. Erakundeak, hedabideak, hezkuntza zentroak, kirol elkarteak, giza-kolektiboak… eta bere eskutik, pozez beteriko jende mordo sentikor bat. San Mamesen bildu ginen 48.121 zaleok gure Kluba lor dezaken lotura bikoitza geneukan. Alde batetik, genero berdintasunarekin eta emakumezkoen futbolarekin dugun konpromisoa erakusteko bildu ginen; eta bestetik, bat egin genuen gureak diren futbolarien alde egiteko, zelaian gu ordezkatzen gaituztenak kide izate eta identitate bakarra ematen digun kirol filosofiari esker.

Atzoko lorpena ez dute bakarrik bertako eta estatu mailako hedabideak azpimarratu, baizik eta nazioarte mailakoek ere guztion artean lortu dugun marka honen oihartzuna eman dute. The Washington Post edo L’Equipe egunkari ospetsuek albistea nabarmendu dute: Europan emakumezkoen partida batean inoiz izan den jendetza kopuru handiena eta munduko bigarrena, bakarrik Liga MX-eko finalaren Monterrey eta Tigresen arteko neurketaren atzetik. 2018ko maiatzeko partida hartan 51.211 zale bildu ziren Mexikoko BBVA Bancomer estadioan.

Orain norabide berdinean arraun egitea dagokigu. Atzoko errekorrak eztabaidaezineko motibazio efektua ekarri du emakumezkoen futbolaren alde aurrera egiten segitzeko eta hobetzeko. Ehundaka neskato, neskatila hurbildu ziren atzo lehen aldiz San Mamesera, eta ziur asko bertatik bertara ikusitakoarekin inspirazioa hartu zuten; are gehiago, askok egunen batean futbolean aritzeko eta Katedralean jokatzeko ametsa izan zuten. Gure esku dago ilusio horren parean egotea. Borondatea eta lana ez zaigu faltako.