undefined

Athletic Club Museoan dauden eibartar detaileak, palkoan ikusgai

Athletic Club Museoan dauden eibartar detaileak, palkoan ikusgai

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batza eta Eibar Kirol Elkartearen Administrazio Kontseilua elkartuko dira palkoan partida aurretik….

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batza eta Eibar Kirol Elkartearen Administrazio Kontseilua elkartuko dira palkoan partida aurretik. Solasaldi hori dela-eta, gaur egun Athletic Club Museoan eibartar taldearekin lotura duten objektu historikoak ikusgai egongo dira.

Haien artean honako hauek azpimarratuko genituzke: 1998an Eibar Kirol Elkarteak Athletic Clubi egin zion oparia, gure Mendeurrena zela-eta. Halaber, San Mames zaharrera Eibar KE-k egin zuen azken bisitaldian, 2012ko abenduaren 12an (1-1) Txema Añibarro kapitainak eraman zituen elastikoa eta besokoa erakusten dira.

Kirolarekin loturik detaileak erakusteaz gain, palkoan egongo da ere txirrindularitzarekin harreman zuzena duen garaikur bat, 1926an Athletic Cluben txirrindularitza taldeak irabazi zuen kopa: La Gran Prueba Eibarresa, Kanpazarrera bigarren itzulia, 1952az geroztik Bicicleta Eibarresa bihurtuko zena.