undefined

Babesgabetasun egoeran dauden adingabeen aldeko keinua

Babesgabetasun egoeran dauden adingabeen aldeko keinua

Bizkaian babesgabetasun egoeran dauden adingabeen aldeko keinua egingo da larunbat honetan San Mamesen Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik eta 45.000 esku-orri banatuko dira jesarlekuetan, ume horiek zaintzeko prest dauden familiak behar baitira etengabe; presako harrerarako, aldi baterako harrerarako eta harrera iraunkorrerako.

Bizkaian babesgabetasun egoeran dauden adingabeen aldeko keinua egingo da larunbat honetan San Mamesen Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik eta 45.000 esku-orri banatuko dira jesarlekuetan, ume horiek zaintzeko prest dauden familiak behar baitira etengabe; presako harrerarako, aldi baterako harrerarako eta harrera iraunkorrerako.

Haur eta nerabeek, babesgabetasun egoeran dauden adingabeek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailaren lehentasunezko jarduketa esparruetako bat osatzen dute. Familia-harrera da Aldundiaren tutoretzapean dauden haurrak (ezin direnak beren familiekin bizi) babesteko neurri nagusia. Bizkaian adin desberdinetako haur asko aldi baterako edo era iraunkorrean etxean hartuko dituen familia baten zain daude. Harrera-familia gehiago batzeko beharra dela-eta 2017az geroztik “Benetan ez zaizula sartzen sehaska bat etxean?” kanpaina mantentzen da indarrean.

Momentu hauetan, Bizkaian, harrera-zentroetan adin desberdinetako 400 adingabe baino gehiago bizi dira. Familia batean hartzea oso lagungarria da adingabe horientzat, hainbat arrazoirengatik: ezin dira beren guraso biologikoekin bizi eta harrerak beren iragana ulertzeko, oraina hobetzeko eta etorkizun hobe bat lortzeko aukera eskaintzen die.

Beharrizan zehatzak: Bizkaiak 10 pertsona edo familia behar ditu 3 urtetik beherako haurrak premiaz hartzeko eta beste 25 familia gehiago 3 eta 13 urte bitarteko adingabeen beste kasu batzuei erantzuteko, beste bi harrera moten bidez: aldi baterakoa edo iraunkorra. Halaber, neba-arreben taldeak eta beharrizan bereziak dituzten adingabeak hartzeko prest dauden familiak ere bilatzen dira. Betiko kopuruak dira ia (35 pertsona edo familia inguru).

Hori bai, gauza bat argi utzi behar da: harrera ez da adopziorako bide bat. Aldi baterako babes-neurri bat da, hainbat hilabete edo urte iraun ditzake, bai eta adingabea adin-nagusitasuna lortu arte ere. Baina harrerak helburu zehatz bat du: ahal denean, adingabea bere guraso biologikoengana bueltatzea. Familia biologikoa presente egongo da harrera-prozesu osoan zehar eta errespetatua izan beharko da. Bi familia dituzten haurrak dira. Jatorrizko familiarekiko harremanari eusten diote, Aldundiak egokitzat jotzen dituen bisita-araubidearen bidez.

Harrera-familien sarean parte hartu nahi duten pertsonek balorazio eta prestaketa prozesu bat gauzatu behar dute. Eta urteko 365 egunetan 24 orduz lan egiten duen Gizarte Ekintza Sailaren diziplina anitzeko talde baten laguntza integrala izango dute uneoro.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Familia-harrerako programarekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia eta helbide elektronikoa hauek dira:
Tel. zk.: 944 470 737
Helbide elektronikoa: [email protected]
Horrez gain, Aldundiaren webgunearen bitartez ere harremanetan jartzeko aukera dago: www.bizkaia.eus