undefined

“SAN MAMESEN ERE LEHENENGO BERBA EUSKARAZ”

“SAN MAMESEN ERE LEHENENGO BERBA EUSKARAZ”

Bilboko Udalak eta Athletic Clubek bat egin dute euskararen erabilera sustatzearen aldeko ekimen batean.

Bilboko Udalak eta Athletic Clubek bat egin dute euskararen erabilera sustatzearen aldeko ekimen batean. Xedea da gure hizkuntzaren erabilera sustatzea, baita kirolean eta aisialdian ere, herritarrak animatuz lehenengo berba euskaraz egin dezaten beti.

Gaur, otsailaren 23an, zapatuan, San Mameseko sarreretan 30.000 esku-orri banatuko dira partidara datorren jendearen artean. Zelaiko sarrerako ateetan banatuko dira, zaleak futbol-zelaira sartu behar duten unean eta 52 pertsona arduratuko dira lan horretaz, mezua talde bietako zaleei helarazten esku-orriaren bidez.

Era berean, futbol-zelaiko markagailuetan ere ikusgai egongo da goiburua, zaleei estadiora sartzean banatu zaien esku-orriaren irudietan oinarriturik.

“San Mamesen ere…lehenengo berba euskaraz” esku-orri bat da, tonu barean idatzia, kirolariengan eta herritarrengan konfiantza eragin nahi duena aisialdiko guneetan ere euskaraz hitz egin dezaten. Kanpaina honetan Eibar Kirol Elkarteak ere parte hartu du, haren harmarria esku-orrian erabiltzeko baimena emanez.

Arestian aipatu dena da Bilboko Udalaren hirugarren ekintza “Hirian ere…lehenengo berba euskaraz…” ekimenaren barruan. 2017an izan zen lehen aldia, Santo Tomaseko azokaren kariaz; hurrengoa Bilbo-Bilbo bizikleta-martxaren kariaz antolatu zen, iaz 30. urteurrena bete baitzuen; eta, oraingo honetan, San Mamesen.