undefined

San Mames morez, barrutik eta kanpotik

San Mames morez, barrutik eta kanpotik

Athletic Clubek RCD Espanyolen aurka jokatuko duen partidaren atarian Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko Klubak…

Athletic Clubek RCD Espanyolen aurka jokatuko duen partidaren atarian Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko Klubak antolatu dituen ekitaldiek berebiziko garrantzia hartuko dute. Guk ere bat egiten dugu gure erakundearen parte diren emakumeei egiten zaien ezagutzarekin. Partida hasi baino lehen 45.000 kartoi atalez osaturiko mosaiko erraldoi batek San Mameseko harmaila guztiak goitik-behera apainduko ditu jokalari zuri-gorriak ereserkiarekin batera zelairatzean unean edota gola erdiesten den unean erakusteko. Emakumeen aurkako indarkeria salatzen duen puntu morea ere zelaiko bideo-markagailuan buru izango da. Ildo berean partida hasi baino ordu bete lehenagotik eta gaurko epaileak neurketaren amaiera-txistua jotzen duen unera arte, San Mames more koloreaz argiztaturik egongo da gaurko egunaren aldarrikapenarekin bat egiteko.

Agintarien palkoa

Duela 110 urteko otsaila partean New Yorken lehen aldiz ospatutako egun honek, eta 1975 geroztik ONU erakundeak instituzionalizatutakoa, gaur palkoan egongo diren gonbidatuen zerrenda baldintzatuko du. Besteak beste Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaria den Maria Guijarrorekin batera Teresa Laespada diputatua ere egongo da.

Klubeko Jokalari Ohien Elkarteko Jose Miguel Aizpuru eta Joseba Agirre San Mameseko palkoan izango ditugu. SD Amorebieta eta Dosa Salesianos izango dira talde hitzartuen artean gaurko gonbidatuak. Eta peñei dagokien alorrean, gaur RCD Espanyolen aurkako partida bertatik bertara jarraituko dutenak, Txaperolo Athletic Taldea, Futbolistica Uriarte, Txopo Sanbi, Txorigaldu La Casilla, Ur Gorri, Yechar-eko Athletic Club, La Bota del Athletic eta Almansako Argoitia izango dira agintarien palkoan.