undefined

“Freedom Fields”-en zuzendaria eta protagonista Thinking Football-en egongo dira

“Freedom Fields”-en zuzendaria eta protagonista Thinking Football-en egongo dira

Datorren martxoaren 19an, asteartea, 20:00etan, Naziha Arebi libiar jatorrizko zuzendari britainiarraren ”Freedom Fields” dokumentala eskainiko da Thinking Football Film Festival-en.

Datorren martxoaren 19an, asteartea, 20:00etan, Naziha Arebi libiar jatorrizko zuzendari britainiarraren ”Freedom Fields” dokumentala eskainiko da Thinking Football Film Festival-en. Bost urtetan zehar, Arebi Libiako selekzioaren emakumezkoen jokalari ohien patua eta ametsen atzetik ibili zen jokatzeko eskubidearen aldeko borroka erakutsiz, gatazkaren, inguruko estremismoaren eta trantsizio garaian zegoen herrialdearen baitan. Jokalari talde baten eguneroko borrokaren eta askatasun ametsen lekuko gara, itxaropena eta batasuna euren armarik onenak direlarik. Taldearen kapitain ohia, HERA emakumezkoen kirolaren garapenerako ongintzazko erakunde propioaren fundatzailekidea, zine jaialdian izango dugu pelikularen zuzendariarekin batera. Biak bertan bildutakoekin solasean egongo dira proiekzioaren ostean, eta Aisha Al-Said FC Bartzelona Fundazioko Aliantza, Berrikuntza eta Ezagutzaren Arduraduna izango da moderatzailea.

Informazio gehiago hemen:

http://thinkingfootballfilmfestival.com/peliculas/freedom-fields/?utm_source=athletic-club.eus&utm_medium=referral&utm_campaign=actualidad-athletic-club&utm_content=freedom-fields-en-zuzendaria-eta-protagonista-thinking-football-en-egongo-dira

https://www.globalgiving.org/projects/sports-for-all/

https://www.freedomfieldsfilm.com/