undefined

De Marcosen 30. urtebetetzea, ahaztezina duen Rayoren aurka

De Marcosen 30. urtebetetzea, ahaztezina duen Rayoren aurka

Gaur Oscar de Marcosek 30 urte bete ditu, Rayo Vallecanoren aurkako partida egunean, sasoi betean dagoela, Gaizka Garitanorentzat funtsezko pieza den honetan.

Gaur Oscar de Marcosek 30 urte bete ditu, Rayo Vallecanoren aurkako partida egunean, sasoi betean dagoela, Gaizka Garitanorentzat funtsezko pieza den honetan. Talde honek oroitzapen onak ekartzen dizkio. Jokalariak ez du sekula Vallecaseko partida ahaztuko, Ernesto Valverderen lehen denboraldikoa, 0-3 emaitzarekin bukatu zen norgehiagokan bigarren gola sartu zuen. Emaitza honi esker Athleticek Champions Leagueko giltza lortu zuen azkenekoz. Gol hori bere ibilbideko garrantzitsuenetakoa izan zen, Old Trafforeden sartu zuenarekin batera, Manchester Uniteden aurkako neurketan (2-3).

Alavesetik fitxatuta, hamargarren denboraldia dauka lehoi gisa. Sekulako zenbakiak pilatu ditu: 381 partida (Ligako 280) eta 32 gol (21). Supercopa ere eskuratu zuen Bartzelonaren aurka Camp Noun.