undefined

Athletic Clubek adingabeak babesteko programa aitzindaria abian jarri du

Athletic Clubek adingabeak babesteko programa aitzindaria abian jarri du

Kirol esparruetan haurrentzako babesa eta eremu seguruak sortzea kirol erakundeen atal garrantzitsua da.

Kirol esparruetan haurrentzako babesa eta eremu seguruak sortzea kirol erakundeen atal garrantzitsua da.

Athletic Clubek bere eguneroko zereginean gai hau nahitaezko kontutzat izan duen arren, haurrentzako babesa alorrean aurrerapauso bat eman nahi izan du erakundearen baitan.

Klubaren barruan Haurren Babesarako Arduradunaren figura berria dela medio, gure haurrentzako babes osoaren politika bideratzeko lan sistematiko baten oinarriak ezarri dira, prebentzio, formazio eta jarduera protokoloaren osagaiak barne. Gure erakundearen neska-mutil guztien ongizatea da helburu bakarra.

Eliteko futbolean figura berritzailea da, ez baitago LaLigako gainerako taldeetan honelako arduradun parekorik eta oso gutxi dira nazioarte mailan. Beraz, gure erakundearen baitan haurrekin lan egiten ari diren proiektu guztien aldeko instituzio-arduraren mezu argia da.

Beraz, harrobiko taldeetan ez ezik (Fundazioa, Kanpo Proiektua eta hitzartutako klubak), erakundearen proiektu guztietan ere neska-mutilen alde egiten den lanarekiko instituzio- arduraren islada gardena da.

Eskarmentu berritzaile honek kirolaren munduan haurren babes osorako bidea erakustea ekar lezake.

Athletic Clubek Iñaki Alonso, Zuzenbide lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, kontratatu berri du proiektua zuzentzeko. Nazioarteko Laguntza Humanitarioan eta Haurrentzako Eskubiden atalean aditua da, UNICEF eta Save the Children erakundeen alde lan eginez. Haurren aurkako indarkeria mota desberdinei buruzko ikerketak, ikasketak eta azterketak egin ditu. Halaber, azken 16 urteotan emakumezkoen Pauldarrak taldeko kirol koordinatzailea izan da.