undefined

Athletic Clubek harrobiko ideiak partekatu ditu Inter, Salzburgo eta Southampton-ekin

Athletic Clubek harrobiko ideiak partekatu ditu Inter, Salzburgo eta Southampton-ekin

Athletic Clubek Europako Kluben Elkartearen (ECA ingeleraz) hiru klub garrantzitsuekin duen harreman onak, Internazionale Milano,…

Athletic Clubek Europako Kluben Elkartearen (ECA ingeleraz) hiru klub garrantzitsuekin duen harreman onak, Internazionale Milano, Red Bull Salzburgo eta Southampton FC-rekin hain zuzen ere,  profitatu ditu harrobiari buruzko ideiak partekatzeko.

Andoni Bombin, Metodologia arduraduna, eta Lander Hernandez Milanera abiatu ziren lan-jardunaldi batzuetan parte hartzeko. Hurrengo lan-jardunaldiak Bilbon burutuko dira.

Bertan, trebakuntza-zentro bakoitzaren errealitateak zein etorkizuneko perspektibak jorratu ziren. Topaketa Interren egoitzan egin zen, Centro Sportivo Suning di Appiano Gentilen konkretuki. Halaber, bertaratu zirenek Luciano Spallettik zuzendutako lehen lan-taldearen lan saio bat ikusi ahal izan zuten.