undefined

Garitanoren Athleticek Europarako zenbakiak egin zituen

Garitanoren Athleticek Europarako zenbakiak egin zituen

Athleticek, Gaizka Garitano buru den eskutik, taldean eta bere inguruan barneratu zen jeisteko beldurrarekin bigarren itzulian amaitu zuen.

Athleticek, Gaizka Garitano buru den eskutik, taldean eta bere inguruan barneratu zen jeisteko beldurrarekin bigarren itzulian amaitu zuen. Entrenatzaile deriotarra, bigarren jardunalditik hamalaugarrenera arte irabazi gabe zegoen taldea altxatzeko gai izan zen; izan ere, Eduardo Berizzoren proiektua noraezean zebilen, soilik hamaika puntu pilatu zituen eta. Ez da ahaztu behar Athletic aurreko urteko dinamika txarrean murgilduta zegoela, hamaisegarren postuan geratu baitzen 43 punturekin. Orain, hasiera kaskarra izan arren, zortzi postu gorantza igo da hamar puntu gehiago lortuz.

Garitano, Athletic bere historiaren pasarte zailenetariko batetik berreskuratzeko modurik egokiena zein zen laster konturatu zen. San Mamesen oso indartsu egin zen, inork ez baizuen irabazi Liga Txapelketan bere aginduetara, eta atzeko aldean bere ahulezia erakutsi zuen talde hark horma baten itxura hartu zuen. Iñaki Williams, erdiko aurrelari gisa, eta Raul Garcia golak sartzen hasi ziren sailkapenean gora eginez, pentsaezina zen Europa Leaguerako aukera eskuan izan arte, baina Sanchez Pizjuanen Iñigo Martinezek langara bidali zuen baloia partidaren hondarrean Europarako txartela ihes eginez.

Berizzok 14 jardunalditan bakarrik 11 puntu lortu zituen bitartean, haren ordezkoak 26 gehitu zituen partida kopuru berberan. Orduan, jeitsierako mamuetatik ihes egin zuen jada eta pixkanaka pixkanaka Europara begira hasi zen. Garaipen ikusgarriak heldu ziren, adibidez Sevillaren aurka, Iñaki Williamsek sartutako bi golei esker. Sevillatarrek hamalau puntuko aldea ateratzen ziguten, eta Sanchez Pizjuanen irabaziz gero, lehoiek aurretik amaituko zuten. Baina ikuskizuna San Mameseko harmailetara ere heldu zen berritutako giroarekin, taldearen suspertzearekin batera eta animazio handiago lortzeko Klubak bideratutako ekimenei esker.

Emoziozko partidak jokatu zituen txapelketaren lehenengo bien aurka: Bartzelonaren aurkako 0-0ekoa (Athleticek ez du talde honen aurka galdu aurten) eta Atleticoren kontrako 2-0ekoa. Celtarekin lortutako 3-1ekoak (Raul Garciak bi eta Williamsena bestea), Europarako atea zabal-zabal utzi zuen. Edonola ere, denboraldi bikain bati amaiera ezin hobea emango lioken Iñigo Martinezen errematean zorte puntu bat falta izan zen. Gaizka Garitanoren taldeak Europa Leaguen jokatzeko merituak nahikoa eta soberan egin ditu, izan ere, hark taldea hartu zuenetik lortutako puntuak aintzat hartuta bosgarrena litzateke, azken sailkapen ofizialean lehen lau postuetan amaitu duten taldeen atzetik. Azken finean, datorren denboraldiari begira eraikuntzan dagoen proiektuarentzat kalitatezko bermea osatzen dute aipatutako zenbakiek.