undefined

Lucia Garciak Munduko Kopa jokatuko du

Lucia Garciak Munduko Kopa jokatuko du

Lucia Garcia, Athletic Clubeko aurrelaria, ekainaren 7tik uztailaren 7ra bitartean jokatuko den Frantziako Munduko Kopa jokatzeko Angel Vilda espainiar hautatzailearen azken zerrenda sartu da.

Lucia Garcia, Athletic Clubeko aurrelaria, ekainaren 7tik uztailaren 7ra bitartean jokatuko den Frantziako Munduko Kopa jokatzeko Angel Vilda espainiar hautatzailearen azken zerrenda sartu da. Ligako 22 partidatan lortutako 13 golei esker barakaldokoak deialdian sartzeko txartela lortu du. Joan den astean espainiar selekzioarekin Camerunen aurka jokatu zuten Eunate Arraiza eta Damaris Egurrola Lezamara bueltatuko dira denboraldia talde zuri-gorriarekin amaitzeko.