undefined

Athletic Club Fundaziona, urrezko kriskitinaren hautagaia

Athletic Club Fundaziona, urrezko kriskitinaren hautagaia

Athletic Club Fundazioa 2019ko Bilboko Urrezko Kriskitina irabazteko hiru hautagaitzetako bat da

Athletic Club Fundazioa 2019ko Bilboko Urrezko Kriskitina irabazteko hiru hautagaitzetako bat da, ONCE erakundeak gizarte konpromisoaren alde nabarmentzen diren erakundeen artean ematen duen saria, alegia.
Irabazlearen izena herri bozketa batean erabakiko da gaur asteartetik hasita, maiatzak 21, ekainaren 6ko asteartearen 12:00etara arte. Bozketa online da, eta ONCE erakundearen webgunearen bidez egin daiteke hemen.

ONCE erakundeak Athletic Club Fundazioa proposatu du “eremu sozialean egiten duen lanagatik, gizarteratzetik at geratzeko arriskuan dauden hainbat talderen bizitza-kalitatea hobetzen, beti ere boluntariotzak duen garrantzia azpimarratuz, baita desgaitasun desberdinak dituzten pertsonenganakoa, Athletic Cluben baloreak, dimentsio soziala, historia eta kultura tresnak gisa zuzenduta doazen pertsonen bizitza-kalitatea futbolaren bitartez hobetzeko”.

APNABI– Autismo Bizkaia eta Bilbao + 60 Egitasmoa: “Bilbo, adinekoekin adiskidetsua den hiria” dira izendatutako beste hautagaitzak.

Urrezko Kriskitinaren sari banaketa larunbatean, ekainaren 8an, ospatuko da Bilboko Kale Nagusian XVII “gizarte bateratzailearen aldeko” Kriskitin Lasterketaren ostean, ONCE Euskadik antolatuta.