undefined

Athletic Club Vs SD Eibar, IX. Euskal Herriko Koparen finalaurrekoa

Athletic Club Vs SD Eibar, IX. Euskal Herriko Koparen finalaurrekoa

Datorren maiatzaren 29an, asteazkena, Athletic Club eta SD Eibar aurrez-aurre arituko dira (19:30) Galdakaoko Santa…

Datorren maiatzaren 29an, asteazkena, Athletic Club eta SD Eibar aurrez-aurre arituko dira (19:30) Galdakaoko Santa Barbara futbol zelaian, IX. Euskal Herriko Koparen finalerako txartelaren bila.

Joseba Agirren taldea gipuzkoarren aurka bertatik bertara ikusteko sarreren salneurria 7€koa izango da (partidaren egunean zelaian bertan) eta CD Galdakaoko bazkideak zein 14 urte azpikoentzat sarrera doakoa izango da. Gogoan izan Athletic Club dela egungo Euskal Herriko Koparen txapelduna, 2018ko irailaren 1ean Real Sociedadi 5-1 irabazita.