undefined

Imazek ez du lehen taldeko delegatu moduan segituko

Imazek ez du lehen taldeko delegatu moduan segituko

Andoni Imazek erakundeari jakinarazi dio ez duela bere postuan segituko uztailaren 4an taldeak hasiko duen 2019/20 denboraldian zehar.

Andoni Imazek, Athletic Clubeko gizonezkoen taldeko delegatua azken sei denboraldietan, erakundeari jakinarazi dio ez duela bere postuan segituko uztailaren 4an taldeak hasiko duen 2019/20 denboraldian zehar.

Athletic Clubek bere esker ona adierazi nahi dio Andoniri gure klubaren alde erakutsi duen engaiamendu, profesionaltasun eta dedikazioagatik eta onena opa dio bere kirol etorkizunean eta bere jardun pertsonalean.

Delegatu ohiak, bere aldetik, bere esker ona helarazi nahi die lerro hauen bitartez 2013/14 denboraldiaz geroztik lana partekatu duten Klubeko kide guztiei eta urte zoragarri hauek posible egin duten bazkide, zaletu, kazetari, babesle eta zuzendariei ere bai. Guztion artean!