undefined

Debut zuri-gorriak Euskal Selekzioarekin

Debut zuri-gorriak Euskal Selekzioarekin

Sei izan dira bere debuta egin duten jokalari zuri-gorriak Euskal Selekzioarekin goizaldean Panamaren aurkako berdinketan…

Sei izan dira bere debuta egin duten jokalari zuri-gorriak Euskal Selekzioarekin goizaldean Panamaren aurkako berdinketan (0-0) Panama Hiriko Rommel Fernandez estadioan jokatu den neurketan.

Zehazkiago esateko, Iago Herrerin, Jesus Areso, Daniel Vivian, Asier Villalibre, Iñigo Vicente eta Gaizka Larrazabalek beren lehen minutuak jokatu dituzte euskal selekzioarekin.

Herrerin, Iñigo Martinez, Balenziaga, San Jose, Larrazabal eta Aduriz titular moduan zelairatu dira eta gainerakoak bigarren zatian.