undefined

Emakumezkoen Euskal Kopa finalaurreko itzulerako partida, Lezaman

Emakumezkoen Euskal Kopa finalaurreko itzulerako partida, Lezaman

Athletic Clubeko emakumezkoen bigarren taldeak Emakumezkoen Euskal Koparen finalaurreko itzulerako partida jokatuko du Lezaman, larunbatean,…

Athletic Clubeko emakumezkoen bigarren taldeak Emakumezkoen Euskal Koparen finalaurreko itzulerako partida jokatuko du Lezaman, larunbatean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Unbeko zelaian jokatutako joaneko partidan, zuri-gorriek abantaila hartu zuten, Amaiurren eta Valdezaten golei esker eta partida 1-2 bukatu zen. Beste finalerdian, Aurrera Vitoriak bere zelaian lortutako gutxieneko abantaila mantendu nahi izango du (3-2), Berazubin Tolosa CF-en aurka.​