undefined

Athletic Club B, Emakumezkoen Euskal Kopako txapelduna

Athletic Club B, Emakumezkoen Euskal Kopako txapelduna

Athletic Club B taldeak 3-0 irabazi dio Aurrera Vitoriari Ellakuri futbol zelaian jokatutako Emakumezkoen Euskal Kopako finalean.

Athletic Club B taldeak 3-0 irabazi dio Aurrera Vitoriari Ellakuri futbol zelaian jokatutako Emakumezkoen Euskal Kopako finalean. Zuri-gorriak markagailuan aurreratu dira 3. minutuan; Valdezatek buruz errematatu du lpartidaren lehendabiziko kornerra. 35. minutuan, Athleticeko erdilariak beste korner bat aprobetxatu du Edurne Burgoaren taldearen abantaila handitzeko; oraingoan, bigarren zutoinean adi egon da oina sartzeko eta baloia sare barrura bultzatzeko.

Bigarren zatian, nahiz eta bi taldek aurkariaren atea bilatu, gol aukerak urriak izan dira eta zurigorriek ez dute zailtasunik izan markagailuan abantaila mantentzeko. Luzapenean, Maria Blancok, Arratibel lampo, hirugarrena egin du.