undefined

Fundazioaren beste bi proiektuentzat denboraldi amaiera

Fundazioaren beste bi proiektuentzat denboraldi amaiera

Azken egunotan Athletic Club Fundazioaren gizarte proiektuak denboraldi amaierako ekitaldiak ospatzen ari dira.

Azken egunotan Athletic Club Fundazioaren gizarte proiektuak denboraldi amaierako ekitaldiak ospatzen ari dira. Egoera aztertzeko unea izateaz gain, erabiltzaileekin mokadutxo bat hartuz urtean zehar bizi izandako momentu eta egora ezberdinak gogora ekartzeko eta ospatzeko garaia ere bada. Joan den astean Bakuva taldeei gero arte esateko ordua izan zen, atzo Futbola Buruan txapelketaren IV edizioa jokatu eta Utopia proiektuko emakumeekin bazkaria egiteko tenorea izan zen, eta gaur Athletic Club Fundazioaren ADSIS eta Zabaloetxe gizarte proiektuak datorren deboraldirarte agurtu ditugu.

Askatasunaz gabetutako pertsonentzako proiektua da ADSIS, non hainbat lantegi nahiz lan saioen bitartez espetxean dauden pertsonei gizarteratze prozesuan (bigarren edo hirugarren mailan), baldintzapeko askatasunean daudenei, edo aske baina oraindik gizarteratze prozesuan daudenei laguntzen zaien. Bestalde, Zabaloetxe proiektua laguntzarik gabeko gazte atzerritarrei zuzenduta dago. Denboraldia amaitzeko eta Fundazioak antolatuta, aipatutako bi proiektuetako kideek osatutako taldeek lagunarteko partida jokatu dute Lezamako instalakuntzetan. Neurketaren ostean Athletic Club Fundazioaren arduradunek, erabiltzaileek eta elkarteetako kideek giro lasaian otordua eta solasaldia egin dute, bide batez proiektuei jarraipena emateko urrirako hitzordu berria jarri dutelarik.