undefined

Andrea de la Nava, emakumezkoaren taldeko atezain berria

Andrea de la Nava, emakumezkoaren taldeko atezain berria

Kluba akordio batera heldu da EDF Logroñoko atezainarekin lehen taldean sartzeko datorren uztailaren 1etik aurrera.

Andrea de la Nava atezainak (Barakaldo, 1994/02/11) lau denboraldi eman ditu EDF Logroño taldean, aurreko denboraldian Iberdrola Ligan debuta egin zuelarik. Pauldarrak taldeko harrobian hazitako jokalariak orotara 30 partida jokatu ditu Logroñoko taldearekin, eta haren ekarpenari esker errioxarrek meritu handiko hamaikagarren postuan amaitu dute. Datorren uztailetik aurrera bi denboralditarako akordiora iritsi den Athletic Clubeko atezain berria, Angel Villacamparen aginduetara jarriko da zuri-gorrien atepeko lehia handitzeko asmoz.