undefined

David Rincon-ek Lezamako psikologia saila zuzenduko du

David Rincon-ek Lezamako psikologia saila zuzenduko du

Real Valladoliden lan egin du arlo horretan azkeneko 13 urteetan.

Athletic Clubek David Rincón Izcaria aukeratu du Lezamako psikologia saila zuzentzeko, harrobiko proiektuaren barruan zutabe garrantzitsua. Real Valladolid-eko zuzendaria izan da kirol eta formakuntza psikologia sailan azkeneko hamairu urtetan, 2006-07 urtetik. Salamanca-ko unibertsitate Pontifician lizentziatu ondoren sartu zen lanpostu horretan.

Valladolid-en jaioa orain dela 35 urte. Bere ikasketen barruan, kirola eta ariketa fisikoko psikologiari buruzko masterra dauka eta kirolean jarreren aldaketari buruzko beste bat. Gainera, kirol Coaching aditua da Camilo José Cela unibertsitatetik.

David Rincón-ek jokalarien zerbitzura lan egingo du Raúl Loroño, Iñaki Azkarraga eta Iñaki Alonsorekin batera.