undefined

Athletic B taldeko 5 jokalari emakumezkoen taldearekin aurredenboraldian

Athletic B taldeko 5 jokalari emakumezkoen taldearekin aurredenboraldian

“B” taldeko 5 jokalarik lehenengo taldearekin egingo dute aurredenboraldia.

Athletic “B” taldeko Nerea Nevado, Oihane Valdezate, Naroa Uriarte, Leyre Monente eta Amaiur Sarriegi jokalariek, Ángel Villacamparen aginduetara egingo dute aurredenboraldia lehenengo taldean.

Ostiral honetan, uztailaren 19ean, Lezaman, Athleticen emakumezkoen taldeak bere aurkezpena egingo du. Taldeko argazkia aterako dute 10:15etan Lezamako 2 zenbakidun zelaian eta Angel Villacampak prentsaurrekoa eskeiniko du goizeko 11:30etan Lezamako prentsa aretoan.