undefined

Athletic Club emakumezkoen taldea, LXV Carranza txapelketan

Athletic Club emakumezkoen taldea, LXV Carranza txapelketan

Cadiz CF-ek antolatzen duen udako txapelketa emakumezkoena izango da lehenengoz

Athletic Club izango da edizio honetako Carranza txapelketa historikoan parte hartuko duten taldeetariko bat . Cádiz CF-ek antolatzen duen udako txapelketak 65 urte betetzen ditu eta aurten lehenengoz, emakumezkoen parte hartzea izango da bakarrik. Athletic taldeaz gain, Real Betis, CD Tacon eta Tottenham Hotspur FC daude gonbidatuta.

Ramón de Carranzan jokatuko da txapelketa abuztuaren 12, 13 eta 14an. Astelehenean zurigorriak hasiko dira lehengo finalaurrekoan madrilgo taldearen aurka. Asteartean, Betis-ek Tottenham-en aurka jokatuko du. Final handia asteazkenean,14an izango da. Denboraldi-aurreko azkenetariko froga izango da lehenengo mailako txapelketa hasi aurretik, irailaren 8an.

Baina Carranza bukatu ostean hiru partida gehiago ditu Athleticek denboraldi-aurrea amaitu baino lehen. Abuztuaren 18an, igandean, Osasunaren kontra izango da neurketa Medina de Pomar-eko futbol zelaian goizeko 12etan. Abuztuaren 24an, larunbatean, IX Euskal Herria Koparen finala ospatuko da Real Sociedad-en aurka Azkoitiako Garmendipe futbol zelaian. Aste bat beranduago, 31an, Athleticek lagunarteko partida jokatuko du Eibarren aurka Unben.