undefined

Lehen eguna Boltañan

Lehen eguna Boltañan

Athleticen emakumezkoen taldea joan zen ostiralean aurkeztu zen Lezaman eta gaur astelehena, uztailak 22, Barceló…

Athleticen emakumezkoen taldea joan zen ostiralean aurkeztu zen Lezaman eta gaur astelehena, uztailak 22, Barceló Monasterio Boltañan egingo duten 6 egunetako stage-a hasi dute. TenpFeratura 35 gradu ingurukoa denez, lan saioak eguneko lehenengo eta azkeneko orduetan izango dira Pirineoetako beroa ekiditeko.

Emakumezkoen lehenengo taldeko entrenatzaileak, Angel Villacampak, Ángel Vélez laguntzaileak eta prestatzaile fisikoa den Javier Aguadok, lehenengo lan saioa prestatu dute berdegunean. Tenperatura altuen ondorioz, korrikaldietan eta baloi jabetzaren ariketetan, asko sufritu behar izan dute zurigorriek kontzentrazio honetako lehenengo egunean.

Ainhoa Tirapu, Andere Leguina eta etorri berria den Andrea De la Nava, Manex Sagarnaren aginduetara izan dira.

Uztailaren 27ko bazkalostean amaituko den kontzentrazio honetan, Joseba Agirre kirol zuzendaria ere badago.