
Garitano: “Aurkari indartsuen aurka lehiatzen ari gara”
Garitano: “Aurkari indartsuen aurka lehiatzen ari gara”
Entrenatzaile zurigorria pozik azaldu zen Londresen lortutako berdinketagatik eta aurre-denboraldian galdu barik jarraitzeagatik
Gaizka Garitano komunikabideen aurrean azaldu da West Ham Uniteden aurkako partida amaitu eta gero, zurigorrien aurre-denboraldiko bostgarrena. Entrenatzaileak horrela aztertu zuen neurketa: “Lehenengo zatiak erritmo handiagoa izan du. Oso ondo sartu gara partidan baina gero agian gehiegi fidatu gara. Baloia atzerantza mugituz gehiegi jokatu nahi izan dugu eta bi minututan bi gol suposatu dituzten bi baloi galtze izan ditugu. Geroago indarrak berritu ditugu eta froga ona izan da gaurkoa. Guretzako horrelako neurketak onak dira aurkari indartsuen aurka ondo aritzeko gai garela ikusteko”.
Entrenatzaile zurigorriak denboraldi-aurre honetako balantzea egin du. “Taldeak beti lehiatu du, pasadan denboraldiaren antzera, ez dugu partidurik galdu eta iaztik datorren antolaketa eta lehiakortasuna mantentzen dugula nabaria da. Jokalari gazteak ere agertu dira, guretzat guztiz beharrezkoak, eta minutuak banatzen gaude. Lan asko egiten gabiltza, lesiorik gabe eta hori funtsezkoa da denboraldi-aurre honetan.
Jokalarien arlo pertsonalari buruz, Yerayk jasotako kolpearen ganean hitz egin du. “Sorbaldean ezer ez izatea espero dut eta laster gurekin izatea” eta harrobiko jokalariei buruz zera esan du: “Sanceteri minutu asko ematen gabiltza eta Vivian lehenengo taldetik oso gertu dago. Bilbao Athleticekin uztartzea da gure asmoa”. Larrazabal lehenengo taldeko jokalaria izatea da entrenatzailearen asmoa.
