
Lehen taldea |
Andoni Lopez, utzita doa Elche C.F. taldera
Andoni Lopez, utzita doa Elche C.F. taldera
Ezker laterala utzita joango da berriro, joan den denboraldian U.D Almerian jokatu ostean
Andoni Lopez, Athletic Clubeko ezker laterala, Elche Club de Futbol taldera doa lagatu gisa 2019-2020 denboraldirako. Barakaldoko atzelaria, orain dela bi denboraldi ligako partidu bat jokatu zuen Gironaren aurka Cuco Zigandaren aginduetara, utzita doa berriro, iazko denboraldian Union Deportiva Almerian jokatu bait zuen.
Harrobiko jokalaria (23 urte) ez zen Alemaniara joan negoziazioek aurrera egin dezaten eta une batetik bestera hasiko da bere talde berriarekin.