undefined

Williams: “Erreferentzia izan nahi dut gazteentzat”

Williams: “Erreferentzia izan nahi dut gazteentzat”

Aurrelaria “harro eta esker onekoa” agertu da Athletic Clubarekin 2028. urterarte kontratua luzatu ostean.

Iñaki Williams San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan agertu da bere kontratu berritzea baloratzeko . “2013an heldu nintzenean, nire helburua lehenengo taldera heltzea zen eta orain, urte askotan nahi dudan tokian egongo naizela esan dezaket” esan du Williamsek. Aurrelariak bere Athleticzale sentimendua erabili du hain momentu garrantzitsuan sentitzen duena adierazteko: “erreferentzia izan nahi dut, lehenengo taldeko jokalariek dugun sentimendua gazteengan isladatu nahiko nuke. Athletic Clubaren esentziarekin harro sentitu dadila gentea. Orain dela gutxi, bere kirol ibilbidea hemen amaitzea erabaki zuen Adurizek. Horrekin amesten dut nik ere. Aduriz, Iraola, Gurpegui, Iraizoz… jokalari horiekin aldagela konpartitzeko aukera izan dut, urte asko Clubarekin konprometituta: mutiko heldu eta beterano izanda amaitu”.

Aurrelari zurigorriak pasadan denboraldian beste talde batzuek izandako interesa onartu du baina proiektu zurigorriarekin duen konpromisoa azaldu du berriro ere: “Gabonetan beste talde batzuetara irtetzeko aukera izan zen baina ni oso gustora nago hemen. Ez zen irtetzeko momentu egokia izan. Ez ditut taldekideak, lagunak… bakarrik uzten. Iñoiz ez dut aldatzeko gogorik izan. Kontratu hau ospatzekoa da, pozik egotekoa. Fideltasunaren adibidea da. Ez daukat nire buruan beste plan desberdinik Athletic Cluben egotea baino”.

Williamsek hurrengo bederatzi urteetan Athleticen izango dituen erronka pertsonalak eta taldeko erronkak ere azaldu ditu eta etorkizunean, Nico bere anaiarekin taldea partekatzea: “Nire ametsa, athleticzale guztion moduan, gabarra berriro ateratzea da. Bilbo jai handi bat izan dadila eta ni bertako parte izatea. Eta arlo pertsonalean, golak sartzea. Gola buruan daukat beti eta nire nahia gol asko sartzea, hemetik pasatu diren aurrelari bikainen zenbakiak lortzea. Nire anaia? Berarekin ametsak betetzea nahiko nuke, beti onartu dut hori.  Gure ama harro sentitzea gu biogatik. Anaiak lan egin behar du orain eta zelaian erakutsi, nik egin nuen bezala. Hemen ez du inork ezer oparitzen eta kapas dela erakusten badu, aldagela partekatzeko aukera izango dugu”.