undefined

Oso palko futbolzalea Athletic-Barça partiduan

Oso palko futbolzalea Athletic-Barça partiduan

Espainia eta Holandako hautatzaileak, Robert Moreno eta Ronald Koeman, Koldo Aguirreren omenezko egunean nabarmenduko dira.

Robert Moreno eta Ronald Koeman, Espainia eta Holandako hautatzaileak, hurrenez hurren, palkoan ikusiko ditugun aipagarrienetakoak izango dira. Aitor Elizegi eta Josep Maria Bartomeu Athletic Club eta FC Barcelonako presidenteak buru izango diren palkoan bi taldeetan aritutako jokalari ohi ospetsua egongo da, Jose Ramon Alexanko. Fundazioaren kargu berria estrenatuz egongo da Andoni Goikoetxea. Bestalde, Angel Villacampa, Carranza Garaikurra irabazi duen emakumezkoen taldeko entrenatzailea, bertan ere izango da.

Oroitzapen berezia egongo da Koldo Aguirreren aldeko isiluneko minutuan, eta alarguna eta alabak palkoan eseriko dira. Lehoiek besoko beltza eramango dute. Presidente ohien artean Fernando Ochoa gerente ohia izango da gogoan.

Juan Maria Aburto alkatearekin batera Gotzone Sagardui egongo da. Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Lorea Bilbao, Kultura diputatua ere bertan ikusiko dugu. Kirmen Uribe idazlearen presentzia ere azpimarratzekoa da.

Bi zuzendaritza-batzordeen arteko bazkaria, Elizegi eta Bartomeu buru izango direla, San Mames Jatetxean ospatuko da 15:00etan. Jordi Moix presidenteordeak; Joan Blade batzordekideak; Teresa Basilio Kultura ordezkariak; Oscar Grau zuzendari-exekutiboak; eta Guillermo Amor lehen taldeko Instituzio harremanetarako arduradunak, Bartzelonatik bidaia egingo dute Bartomeurekin batera egoteko Fernando Canalesek prestatuko duen otorduan.