undefined

236 sarrerak Leganeseko partidurako

236 sarrerak Leganeseko partidurako

Astelehenean irailaren 23an, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txateldegietan

Sarrerak eskatu dituzten bazkideek, astelehenean irailaren 23an 10:30tik 13:30era eta 17:30tik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txateldegietan.

Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña oficialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.

Sarreren prezioa 30 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.