undefined

Lezamara bisita gidatuen lehenengo esperientzia

Lezamara bisita gidatuen lehenengo esperientzia

Hamabost bazkidek lehenengo bisita gidatuarekin disfrutatzeko aukera izan dute klubaren instalazioak ezagutzeko, barrutik zein kanpotik, gidari bereziekin

Athleticek Lezama bazkideengana hurbiltzeko egitasmoa martxan jarri du, klubaren bihotza. Aurretik bazkideen txokoa atalean izena eman duten 15 bazkidez osatutako taldea izan da bisita gidatuei hasiera eman dien lehena.

Hasieran, Aitor Elizegi presidenteak egin die harrera prentsa aretoan Raul Loroño, jokalarienganako arretaren arduraduna, eta Manolo Delgadorekin batera. Azken honek Lezaman egin diren aldaketa guztiak ezagutu ditu inauguratu zenetik, 1971, urtean hain zuzen ere.

Bisitariek, eraikuntza berrien lanen aurrerapenak eta zelai guztiak ezagutzeaz gain, gizonezkoen lehenengo taldeak erabiltzen dituen lekuak ere ikusi dituzte. Jantokian amaitu dute bisita eta bertan kafea hartu bitartean, eritziak eta anekdotak partekatu dituzte Rafa Alkorta, Andoni Ayarza eta Joseba Agirre, klubeko kirol zuzendariekin. Bizipen oso berezia pertsonalki ezagutzeko Lezama hain bizirik mantentzen duten profesional guztien betebeharra.