undefined

Museotik Palkora: Deportivo Alaves

Museotik Palkora: Deportivo Alaves

Klubak “Vasco-Navarro. Deportivo Alavesen urrezko ezteiak” garaikurra erakutsiko du, zurigorriek 1974. urtean lortutakoa

Deportivo Alavesen bisita dela eta, klubak oroitzapenezko garaikurra eramango du Athletic Museotik San Mameseko ohorezko palkora. Kasu honetan, “Vasco-Navarro. Deportivo Alavesen urrezko ezteiak” garaikurra, sasoi hareetan, Juan Arregik zuzentzen zuen talde arabarrak antolatutakoa bere urrezko ezteiak ospatzeko 1974. urtean.

Deportivo Alaves 1921. urtean sortu zen arren, 1974. urtean antolatu zuen bere urrezko ezteien txapelketa, bigarren mailara igotzea lortu zuen urtean. Txapelketa hartan hegoaldeko lau hiriburuetako taldeek jokatu zuten: Athletic Club, Real Sociedad, Deportivo Alaves eta CA Osasuna.

Athleticek garaikurra lortu zuen Real Sociedaderi finalaurrekoetan 2 eta 1 irabazita eta final nagusian, Alaveseri emaitza berdinarekin. Txapelketa irabazita, Rafa Iriondok zuzentzen zuen taldeak oso positiboki amaitu zuen orduko denboraldi-aurrea.