undefined

Iñigo Martinez Espainiako selekzioarekin aritzeko deitu dute

Iñigo Martinez Espainiako selekzioarekin aritzeko deitu dute

Athletic Clubeko atzelaria Euro 2020ko sailkapenera begira Norvegia eta Suediaren aurka jokatuko dituzten partidetarako hautatu dute

Iñigo Martinez Espainiako selekzioarekin aritzeko deitu dute, 2020an jokatuko den Eurokopako sailkapenera begira Norvegia eta Suediaren aurka jokatuko dituzten partidetarako.

Zortzi aldiz deitu dute Athletic Clubeko jokalaria nazioarteko hitzorduak jokatzeko. Robert Moreno entrenatzaileak 24 jokalari deitu ditu guztira Eurokopako sailkapen faseko 7. eta 8. jardunaldiak jokatzeko (beste bi partida falta dira fasea bukatzeko).

Norgehiagokak egun hauetan jokatu dira: urriaren 12an, larunbata, Norvegiaren aurka (Oslon) eta urriaren 15ean, asteazkena, Suediaren aurka (Estokolmon).