undefined

LaLigako Harrobien Jardunaldiak

LaLigako Harrobien Jardunaldiak

Andoni Ayarza, Andoni Bombin eta Raul Loroño izan dira Athletic Cluberi ordezkatzen Madrilen jardunaldietan

Madrilen dagoen LaLigako egoitzan izan da Harrobien Jardunaldien edizio berri bat. Bertan, LaLiga Santander eta LaLiga SmartBank taldeen harrobien arduradunak izan dira.

Athletic Clubeko ordezkari gisa Andoni Ayarza, Kirol arloko Zuzendariondokoa, Andoni Bombin, Lezamako Metodologia arloko Arduraduna, eta Raul Loroño, Jokalariarentzako Arreta arloko Arduraduna, egon dira.

LaLiga, Olympique Marsella, PSV Eindhoven eta Aspire Academyren arduradunen hitzaldiak egon dira bertan.

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Luis Fradua Athleticen Harrobiaren Zuzendari ohia eta gaur egun Granadaren Harrobiaren Zuzendaria; Luciano Martin, Caparrosen bigarren entrenatzailea Athleticen eta gaur egun Sevillan Metodologia Arloan lan egiten dagoena; Ayarza, Bombin eta Loroño.