undefined

Unibertsitarioak San Mamesen IMQrekin

Unibertsitarioak San Mamesen IMQrekin

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintzako 70 ikasle inguruk IMQren prestakuntza jaso zuten gure estadioan

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 70 ikasle inguru joan ziren atzo, asteazkena, San Mamesera, Athletic Clubeko partidetan osasun-gorabeherarik izanez gero nola jokatu behar den eta jarduteko protokoloak ezagutzeko prestakuntza osatzera.

Azken urteetan ohikoa izan den bezala, IMQk eskaini zien ikasleei prestakuntza. IMQ Athletic Clubeko osasun-aseguratzaile ofiziala da, eta San Mameseko partidetara joaten diren langileen eta ikusleen osasun-laguntzaz arduratzen da.

Ia 70 gazteez gain, EHUko irakasleak, medikuak eta IMQko arduradunak eta talde zuri-gorriko zerbitzu medikoen burua, Josean Lekue doktorea, egongo ziren formazioan.

Horrez gain, 2018-2019 denboraldian San Mamesen emandako osasun-laguntzari buruzko datuak eman ziren: guztira, 88 jarduera, 2017-2018 denboraldian baino %17,76 gutxiago.