undefined

Dani Garciak minutu guztiak jokatu ditu

Dani Garciak minutu guztiak jokatu ditu

Erdilari zurigorria Liga honetako bederatzi partidetako minutu guztiak jokatu dituzten hamahiru futbolarietako bat da, marka hau lortu duten bost erdilarietako bat

Dani Garcia da orain arte LaLiga Santanderren jokatu diren bederatzi jardunaldietan minutu guzti-guztiak jokatu dituen LaLiga Santanderreko hamahiru jokalarietako bat. Futbolari zuri-gorria LaLigako beste lau erdilarirekin bakarrik dago bat: Antonio Puertas (Granada CF), Odegaard (Reala), Fernando (Sevilla FC) eta Saul (Atletico Madril).

Aurreko denboraldian, Athleticen estreinatu zenean, Zumarragakoak ere minutu asko jokatu zituen Berizzoren aginduetara (lehen zortzi partidetatik zazpi), baita Gaizka Garitanorekin ere. Azken hau zuri-gorrien aulkira iritsi zenetik, Dani Garcia titularra izan zen geratzen ziren hogeita lau partidetatik hemeretzitan, laurogeita hamar minutuak hamalau aldiz jokatuz. Bost norgehiagoka bakarrik galdu zituen: bat txartel zigorragatik eta lau lesioagatik.