undefined

U23 Premier League Cup-erantz

U23 Premier League Cup-erantz

23 urtez azpiko espedizio zuri-gorriak, Bilbao Athletic eta Basconia taldeetako jokalariekin, debutatuko du bihar PSGren aurka Aldershoten

Beste denboraldi batez, Athletic Clubek 23 urtez azpiko Premier League International Cup txapelketa ospetsuan parte hartuko du. Seigarren edizioa izango da aurtengoa. Bilbao Athletic eta CD Basconia taldeetako jokalariez osatutako talde zuri-gorria gaur asteartean abiatuko da Ingalaterrara, eta bihar, asteazkena, 20: 00etan, Aldershot herrian (Londresetik 60 kilometrora) jokatuko du txapelketako lehen partidua, Paris Saint-Germain taldearen aurka.

Joseba Etxeberriaren deialdia partidu honetarako honako 18 jokalariz osatuta dago:
Agirrezabala, Baqué, Bernaola, Cabo, Cordoba, Garcia de Albeniz, Guruzeta, Iru, Lorente, Luengo, Murua, Nuñez, Paredes, Prados, Rojo, Salado, Victor eta Urain.

Premier Leaguek antolatzen duen txapelketa honetan 24 taldek hartzen dute parte (12 talde ingeles gehi PSG, Monaco, Athletic Club, Valencia, Villarreal, Wolfsburg, Hertha Berlin, Benfica, Porto, PSV Eindhoven, Feyenoord eta Dinamo de Zagreb). Lau taldez osatutako sei multzo izango dira guztira (multzo bakoitzeko lehenengoak eta bi bigarrenik onenak sailkatuko dira hurrengo faserako). ). Athletic Club E multzoan dago PSG, Liverpool FC eta Wolverhamptonekin.