undefined

Garbiñe Muguruza, Omar Fraile eta Uribe, izarrak palkoan

Garbiñe Muguruza, Omar Fraile eta Uribe, izarrak palkoan

Tenisa, txirrindularitza, herri kirolak, patinajea … eta futbola. Kirolari ezagunak eta hainbat modalitatetako ordezkariak San Mameseko palkoan izango dira asteazken honetan

Garbiñe Muguruzari, Wimbledon eta Roland Garros irabaztea badakiena, zorigaiztoko urtea bizitzea egokitu zaio. Caracaseko tenislariak ia ez du bere lekua aurkitu bukatutzat eman duen denboraldian. Berriro hutsetik hasi beharko du indar eta ilusio berriez itzultzeko. Gaur arratsaldean, Espanyolen aurkako partida zuzenean ikusiko du Katedralean, erraketa behin-behinean alde batera utzi eta esku pilota probatu ondoren.

Jonatan Lastra, Mikel Bizkarra eta Omar Frailek Espainiako Vueltako tropelburu izateko ohorea izan zuten joan den irailean, San Mamesen barruan eta kanpoan bizi izandako irteera ikusgarrian. Euren kamiseta zuri-gorriekin ohorezko buelta eman zuten soropila inguratuz irteera neutralizatuan. Gaur arratsaldean, txirrindularitza denboraldia amaituta, eta beste  irudi eta janzkera batekin, Athletic zuzenean ikusteko aukera izango dute. Palkoan, gainera, Roberto Laisekarekin bat egin ahal izango dute, Bizkaiko txirrindularitzaren beste izen handietako bat. Laisekak, Frailek bezala, Frantziako Tourrean lortutako etapa baten garaipenaz ere harro egon dezake.

Besteak beste, Juan Miguel Ranerok, Herri Kirolen Federazioko presidenteak, edo Javier Canalesek, Patinaje Federazioko presidenteak, ikusiko dute ere partidua.

Espanyolen aurka Athleticeko jokalari historiko bat ere izango da presidentetza-palkoan: Ignacio Uribe, Chamartinen Real Madrili 1958ko Kopa ahaztezina irabazi zioten hamaika baserritarretako kidea. Bere lorpenen artean 10 denboraldi zuri-gorriz jantzita eta 56ko bikotea aipa ditzakegu. Beste bi jokalari ohi ere agurtzeko aukera izango ditu: Carlos Melendez eta Santi Urkiaga. Izen hauek ere urrezko letrekin idatzita daude Klubaren historia tituluak irabaztea badakitelako, azkena 83ko bikotea.

Sondika taldeko ordezkaritza bat eta San Pedroko beste bat hitzartutako klubei dagokien lekuan jarriko dira. Eta gure peñak ere ez dira faltako: Peña Sanlúcar de Barrameda, Oliventina, La Gabarra de Lepe, Alde Zaharra, Irungo Katedrala, Cierbanata, Covent Garden eta Peña Athletic Jose Angel Ziganda.