undefined

Peña Juvenil-en sariak

Peña Juvenil-en sariak

Jon Guruzeta eta Alejandro Ibarrondo, Ohorezko Mailakoaren jokalari aipagarrienak aurreko denboraldian

Athletic Juvenil Peñak, Euskal Herriko zaharrena, Jon Guruzeta eta Alejandro Ibarrondo Basconiako jokalariak saritu zituen bart, bere ustez aurreko denboraldian Ohorezko Mailako jokalari aipagarrienak izanagatik. Lehenak, Gorka lehen taldeko jokalariaren anaiak, Furiarena jaso zuen, eta bigarrenak, hegalekoa, Erregulartasunarena. Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak, gure erakundeko ordezkaritza handi batez lagunduta, omenaldian parte hartu zuen Joseba Nuñezek gidatutako peñarekin batera. Nuñez, aurtengo Ohorezko Mailako taldearen entrenatzailea den Imanol de la Sotaren laguntzailea da.

Lehen ediziotik, 1975/76 denboraldian, besteak beste Santi Urkiaga, Iñigo Liceranzu, Josu Urrutia, Patxi Ferreira, Genar Andrinua, Andoni Aiarza, Julen Guerrero, Markel Susaeta, Iñaki Williams, Beñat edo Unai Nuñez jaso dute saria da. Iazko saridunak Oihan Sancet eta Unai Vencedor izan ziren.

ATHLETIC JUVENIL PEÑAKO SARITUEN ZERRENDA

DENB. ERREGULARTASUNA FURIA
1975-76 Miguel Sola Santi Urkiaga
1976-77 Javier Bilbao Iñigo Liceranzu
1977-78 Echevarría Teo Rastrojo
1978-79 Ritxi Arrien Carlos Cordero
1979-80 Endika Guarrotxena Rubén Bilbao
1980-81 Patxi Salinas Alberto Vaquero
1981-82 Félix Sarriugarte Genar Andrinua
1982-83 Luis Fernando Fdez José Luis Sarabia
1983-84 Andoni Aiarza Patxi Ferreira
1984-85 Josu Urrutia Iñigo Lizarralde
1985-86 Ander Garitano Ritxi Mendiguren
1986-87 Ion Uribarrena Goio Soria
1987-88 José M. Galdames Justo Ruiz
1988-89 José M. Galdames Crescencio Cuellar
1989-90 Roberto Ibarra Gontzal Suances
1990-91 Juanjo Valencia Javi Ruiz Otxoa
1991-92 Julen Guerrero Patxo Larrinoa
1992-93 Patxi Larrinoa Igor Arenaza
1993-94 Felipe Guréndez Raúl Gañán
1994-95 David Gallo Álvaro Pérez
1995-96 David Karanka F.J. Katxorro
1996-97 Iker Urraka David Cuellar
1997-98 David Asensio Egoitz Jaio
1998-99 Borja Basagoiti Gorka Sánchez
1999-00 Jonan García Alex Goikoetxea
2000-01 Ander Murillo Gorka Azkorra
2001-02 Ibon Gutiérrez Igor Angulo
2002-03 Joseba Garmendia Fernando Llorente
2003-04 Anton Olondo Eneko Gorroño
2004-05 Markel Susaeta Beñat Etxebarria
2005-06 Eritz Goiria Joseba Ariño
2006-07 Julen Goñi Unai Albisua
2007-08 Gorka Eraña Unai Albisua
2008-09 Ivan Miñes Jon Aurtenetxe
2009-10 Iñigo Eguaras Enric Saborit
2010-11 Ruiz de Galarreta Ager Aketxe
2011-12 Oskar Gil Markel Etxebarria
2012-13 Unai López Iñaki Williams
2013-14 Iñigo Córdoba Asier Villalibre
2014-15 Gorka Garai Unai Núñez
2015-16 Iñigo Vicente Peru Nolaskoain
2016-17 Oier Zarraga Mikel Cortazar
2017-18 Oihan Sancet Unai Vencedor
2018-19 Alejandro Ibarrondo Jon Guruzeta