undefined

Hilabete eta erdi taulan kokatzeko

Hilabete eta erdi taulan kokatzeko

Emakumezkoen lehen taldeak hilabete eta erdiko lehiari egingo dio aurre, geldialdiaren ondoren, sailkapenean atzean utzi edo aurreratu ditzakeen taldeen aurrean

Emakumezkoen Athletic Clubek denboraldiko bigarren etenanaldia bizi du nazioarteko konpromisoengatik; azkena Gabonetako geldialdiaren aurretik. Aste laburra izan da Villacamparen taldearentzat, astelehenean itzuli baitziren Tenerifetik, eta hainbat jokalari kanpoan izan dira Espainiako selekzioarekin entrenatzen egonagatik . Lucia Garcia Espainiako selekzioarekin dago eta asteazkenean, hilaren 13an, itzuliko da, asteartean Poloniaren aurka jokatuko baitu Lublinen.

Talde zuri-gorriaren lehen helburua datorren asteburuan CD Taconi irabaztea da. Partida igandean jokatuko da, 12: 00etan, Lezaman. Athleticeri sei norgehiagoka geratzen zaizkio urtea amaitzeko. Hiru aurkari gure azpitik daude sailkapenean: CD Taconek 5 puntu baino ez ditu lortu, eta Sevillak eta Huelvako Sportingek 6.

Abenduko zubian Atletico Madrilen zelaia bisitatuko dute zuri-gorriek, bigarren sailkatua. Aurretik Rayo Vallecano eta CDEF Logroñoren aurka jokatu beharko dute. Madrildarrek eta errioxarrek 14 puntu dituzte, eta laugarren eta bosgarren postuan daude, hurrenez hurren. Datorren hilabete eta erdiak berebiziko garrantzia du, taldeak sailkapenari dagokionez nora begira dezakeen zehaztuko baitu.